Hasita daude Estazio kaletik San Rokerako igogailua jartzeko lanak

elgoibarren.net 2014ko aza. 4a, 18:52

Joan den astean hasi zituzten Estazio kalea eta San Roke auzoa lotuko dituen igogailuaren obrak. Era berean, Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen pasabidea egiteko lanak ere aurrera doaz, eta jarri dute pasabideri eutsiko dion egitura.


 Artzamendi eraikuntza enpresako behargiñek joan den astean hasi zituzten Estazio kaletik San Rokerako igogailua jartzeko obrak, eta hiru hilabeteko epea izango dute lanak amaitzeko. Goiko infografian ikus daitekeen moduan, bi igogailu eta pasabide bat jarriko dituzte, Trenbide kaletik San Rokera arte dauden hamar metroko altuera gainditzeko. Aurtengo aurrekontuetan iaz baino diru gehiago aurreikusi du Udalak inbertsioen atalerako: 2013an milioi bat euro erabili zituen inbertsioetarako, aurrekontu osoaren %7,98, eta aurten, 1.590.365 euro izango dira; aurrekontuaren %12,34. Horren barruan sartu dute igogailuaren obra, eta horretarako 302.348 euro erabiliko dituzte.

1706636389888 Hasita daude Estazio kaletik San Rokerako igogailua jartzeko lanak

1706636390016 Hasita daude Estazio kaletik San Rokerako igogailua jartzeko lanak

 
Sigmako pasabidea
 Era berean, Elgoibarko Udalak 178.810 euro inbertituko ditu Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen pasabidea egiten. Irailean hasi zituzten lanak eta urtea amaitzerako amaituta izango direla aurreikusten dute, Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez. Oinezkoentzako pasabide berriak hamazazpi bat metro izango ditu, eta joan den eguenean jarri zuten pasabideari eutsiko dion egitura. Egitura honek igogailua izango du Olasoko aldean, irisgarritasuna hobetzeko.

1706636390144 Hasita daude Estazio kaletik San Rokerako igogailua jartzeko lanak

1706636390239 Hasita daude Estazio kaletik San Rokerako igogailua jartzeko lanak