Errigora ekimenak bi helburu ditu: batetik, Nafarroako Gobernuak ez euskalduntzat duen eremuan euskararen alde ari diren euskalgintzako proiektuei laguntzea, eta bestetik, Nafarroako Erriberako nekazaritzaren egoera txarrari laguntzea, Euskal Herrian ekoiztutakoa Euskal Herrian kontsumitzearen bitartez. Nafarroako Erriberako produktuz betetako otarrak 50 euroan saltzen dituzte eta jasotako diruaren %25 Nafarroan euskalgintzan diharduten elkarteetara joango da.
•Otarrak Elgoibarren
Errigoraren otarra eskuratu ahal izateko aukera bat baino gehiago dago Elgoibarren. Hasteko, gaur eta hurrengo asteko eguaztenean (azaroak 12) Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan jarriko dituzte salgai otarrak, 17:00etatik 19:30era bitartean. Posta elektroniko bidez ere egin daitezke eskaerak (elgoibar.errigora@gmail.com), izen-abizen eta telefono zenbaki bat jarriz, eta baita Elgoibar Ikastolan, Danobat lantegian, Elgoibarko AEK euskaltegian eta Elgoibarko Izarran ere.