Fortuna Kirol Elkarteak emandako datuen arabera, 96 elgoibartarrek eta 22 mendaroarrek eman dute izena 50. Behobia-Donostiarako (iaz, Elgoibarko 73 lagunek eta Mendaroko 24ek amaitu zuten maratoi-erdia)
Juan Mugertza korrikalari elgoibartar ospetsuak irabazi zuen estreinako Behobia-Donostia lasterketa, 1919an, 1:17:50 denborarekin. Antolatzaileek hiru garai desberdin bereizten dituzte Behobia-Donostiaren lasterketaren historian, eta 1963an hasi zuten garai modernotik gaur artekoak zenbatuta beteko ditu 50 urte Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen duen lasterketa entzutetsuak. Ibilbide aldaketa izango da aurtengo berrikuntza nagusia, eta lasterketaren bezperan festa ireki bat egingo dute Konstituzio plazan.
•Elgoibartarren eta mendaroarren partaidetza urtez-urte:
- 2013: 73 elgoibartar eta 24 mendaroar
- 2012: 79 elgoibartar eta 21 mendaroar
- 2011: 84 elgoibartar eta 21 mendaroar
- 2010: 74 elgoibartar eta 13 mendaroar
- 2009: 95 elgoibartar eta 7 mendaroar
- 2008: 100 elgoibartar eta 11 mendaroar
- 2007: 101 elgoibartar eta 8 mendaroar
- 2006: 101 elgoibartar eta 7 mendaroar