Karakate elkarteak mikologiareko zaletasuna sustatu du Elgoibarren hainbat urtean; lehiaketaren bidez lehenik, eta helburu didaktikoak zituen perretxiko erakusketa antolatuz azken zazpi urteetan. Aurten, baina, erakusketarik ez antolatzea erabaki dute, antolakuntza lanetarako aurrekontu nahikorik ez dutela-eta.
Elgoibarko Kultura sailetik jakinarazi dutenez, norgehiagoka erregimeneko diru laguntzetan ezarritako irizpideetan oinarrituta, Udalak 600 euroko laguntza ematen dio Karakate elkarteari, perretxiko erakusketa antolatu dezan. Alabaina, 2012. eta 2013. urteetako erakusketak antolatzeko diru hori baino gehiago behar izan zutela jakinarazi zieten Karakateko arduradunek Elgoibarko Udalari, eta zorra egiten jarraitzen duten bitartean erakusketarik ez antolatzea erabaki dute. Bizi dugun krisialdian Udalak diru-laguntzak jaistea ulergarria dela diote Karakatekoek, baina elkartearen egoera ekonomikoa ere larria denez, erakusketa antolatzeari uko egitea beste erremediorik ez dutela izan jakinarazi dio Karakate Elkarteak Udalari.
∞Lotura duten albisteak:
-
Perretxiko erakusketa antolatu du Karakate mikologia elkarteak domekarako (2012-11-09)
- Era guztietako perretxikoak, baina ikusteko eta ikasteko bakarrik (2011-11-08)
- Kultur Etxea 170 perretxiko motaren erakustoki izan da (2010-11-09)
- Sotoan basoan baino perretxiko gehiago behingoagatik (2009-11-03)
- Perretxikoak umeengana hurbildu ditu 'Karakate'ren erakusketak (2007-11-05)
- 350 gramoko ziza ikusgarria topatu du Karlos Agirrek (2008-06-03)
- Aurten ez da perretxiko lehiaketarik egingo, erakusketa baizik (2007-09-27)