2015eko martxoaren 23an pasako da Korrika 19 Elgoibartik eta Mendarotik

elgoibarren.net 2014ko aza. 6a, 13:41

Bilbon aurkeztu dute gaur goizean Korrikaren hemeretzigarren edizioa, 2015eko martxoaren 19tik 29ra, Urepelen hasi eta Bilbora arteko bidea egingo duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Elgoibarrera martxoaren 23an, astelehenean, ailegatuko da korrikaren lekukoa. Iluntze aldera sartuko da Soraluzetik eta Elgoibarko kaleak zeharkatu ostean Mendarorantz joango da. (bideoa dauka)

 

 2015eko martxoaren 19an ekingo dio Korrika-k Euskal Herria zeharkatzeari. 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta Bilbon (Bizkaia) bukatzeko, martxoaren 29an.

Oraingoan, euskararen aldeko "ahalduntzean" jarri nahi dute indarra, eta alde horretatik sortu dute leloa —Euskahaldun—, norbere aukeren jabe egin dadin: "Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori". Asier Amondo Korrika-ko koordinatzaile berriak, hain zuzen ere, "euskararen eta euskalgintzaren egoeraz" ahalduntzera deitu du, "ahalegin pertsonalak batu" eta "auzolanean ahalmena areago" dadin.

Korrika 19k, era berean, Durangoko azoka omenduko du, 2015ean mendi erdia beteko dituela-eta.


Lotura duten albisteak:
Bideoa: (2013ko Korrika Elgoibartik)