2015ari ongi-etorria Elgoibartik egingo dio EITBk

elgoibarren.net 2014ko aza. 6a, 14:26

 
EITBk Elgoibartik emango ditu abenduaren 31ko kanpaikadak. San Bartolome parrokiako kanpaiak eta ordularia izango dira, beraz, EITBk urteari agur esateko aukeratu dituenak. 

 

 

 

 

Ez da zuzeneko emanaldia izango, eta oraindik data zehatzik jakinarazi ez badute ere, litekeena da abenduko bigarren asteburuan, abenduaren 12 eta 13ko asteburuan, egitea urte zaharrari agur esateko ekitaldiaren grabazioa. Eguraldi iragarpenaren arabera atzeratu edo aurreratu dezakete grabazioaren eguna. Iluntze aldera grabatuko lukete, gauerdira arte itxaron beharrik gabe.

 Iaz, Gabon Zaharreko kanpaikadak Bizkaia zubitik eskaini zituen Euskal Irrati Telebistak.