Elgoibarko Udalak bat egin zuen 2010eko azaroaren 4ko bozeramaileen batzordean Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Oroitzapenaren Eguna zela eta egin zuen adierazpen instituzionalarekin. Adierazpen hartan erabaki zen azaroaren 10a Euskadiko Oroitzapenaren Eguna izendatzea.
Udal Agintariek uste dute etorkizunean bakea eta bizikidetza bermatzeko, beharrezkoa dela indarkeriaren bidegabekeria onartzea, eta eragindako mina eta biktimen duintasuna ere aitortzea, biktima guztiek dutelako egia zabaltzeko eta justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea.
Era berean, Elgoibarko Udalak dei egiten die herritar guztiei, bizikidetzaren inguruan antolatuko diren ekimen guztietan parte har dezaten. "Elgoibarko gizarteak konpromiso irmoa hartu du bakearekin, baita indarkeria bidegabeko urte luzeotan jasan dugun sufrimendua argitara aterako duen oroimen inklusiboarekin ere".
∞Lotura duten albisteak:
- Memoriaren Eguna gogoan, udaletxeko balkoia apainduta egongo da asteburu osoan (2013-11-08)
- Biktimak gogoratu dituzte Memoriaren Egunean (2012-11-12)
- Eguenean aurkeztuko dute jendaurrean “Elgoibar bakea eraikitzen’ egitasmoa (2012-05-16)
- ‘Elgoibar bakea eraikitzen’ ekimena bultzatuko du Elgoibarko Udalak (2012-04-20)
- Indarkeriaren "biktima guztiak" gogoratu ditu Udalak Memoriaren Egunean (2011-11-10)
- Biktimak gogoan izan dituzte Memoriaren Egunean (2010-11-10)