Eskoziarrak zoriontzeko, kataluniarrei galdeketaren atarian animoak helarazteko eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko beste pauso bat emateko, mosaiko handi eta koloretsua osatu zuten 10.000 lagun inguruk, Donostiako Zurriola hondartzan, joan den zapatuan. Bazter guztietako jendeak parte hartu zuen mosaikoa osatzen, eta Elgoibartik eta Mendarotik ere dozenaka lagun joan ziren (beheko argazkietan).
Pontxo eta aterkiak hartuta, irudi ikusgarriak osatu zituzten. Hasieran bandera katalana osatu zuten, ondoren eskoziarra, geroago orri zuri bat eta, azkenik, hautestontzi bat. Antolatzaileen berbetan, sekula aterkiekin egindako mosaikorik handiena osatu zuten. (informazio gehiago gureeskudago.net)
- MOSAIKOA IRUDIETAN: Honako argazki bilduman ikus ditzakezue mosaikoa osatzeko prozesua zein ematza, eta baita ondorengo bideoan ere.
-
Bost mila lagun batu nahi ditu Gure Esku Dagok, Zurriolan mosaikoa osatzeko (2014-10-22)
- Elgoibartarrak eta mendaroarrak giza katean (2014-06-09)
- Aitor Novak gaitentzat moldatu du 'Gure esku Dago' abestia (2014-06-06)
- Giza kate herrikoia egin dute Kalegoen plazan (2014-05-31)
- Jaia eta aldarrikapena uztartu zituen zapatuan Mendaron Gure Esku Dago egunak (2014-05-13)
- Mendaron ere sortu dute erabakitze eskubidearen aldeko lan taldea (2014-04-03)
- Herri argazkia atera dute Gure Esku Dago ekimenaren aldekoek (2014-03-24)
- Elgoibarri eta Mendarori 32. kilometroa osatzea egokitu zaie ekainaren 8ko giza katean(2014-03-11)
- Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egin nahi den giza kateari lehen babesa (2014-02-17)
- ‘Gure esku dago’ ekimenaren sustatzaileek bilera deitu dute otsailaren 10erako (2014-02-06)
- ‘Gure esku dago’, erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean (2013-06-18)