San Migel taldeko Anjel Ibarluzea eta Aitziber Olaizola senar emazteek irabazi zuten iaz Euskadiko Hiru Txirlo txapelketa. Ibarluzeak ezin izan dio eutsi iaz lortutako tituluari; bai, ordea Olaizolak. Beste behin ere, berak jantzi du txapela emakumezkoetan. Jokatu diren jardunaldietan bost txirlo bota ditu. Olaitz Rodriguez (Asola Berri) eta Geazi Ezpeleta (Elgeta) sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan
Gizonezkoen kategorian, Floreaga Bolo Elkarteko Gorka Etxanizek irabazi du txapelketa, 15 txirlorekin. Eibarko Asola Berri taldeko Ibai Diaz eta San Migel taldeko Imanol Osoro elgoibartarra sailkatu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan, 14 txirlo botata.
Aiastiarrek, baina, sari gehiago ere eskuratu dituzte. Bikotekako sailkapenean San Migel taldeko bi bikoterentzat izan dira aurreneko bi postuak. Jabier eta Imanol Osorok 28 txirlo bota dituzte bien artean, eta Xabier Loiola eta Anjel Ibarluzeak 27 txirlo. Azkenik, taldekako sailkapenean, Asola Berriko bolariak izan dira nagusi eta bigarren postuan sailkatu da San Migel A taldea.
Lotura duten albisteak:
- Euskadiko Bolo Txapelketa Agustin Irustarentzat (2009-11-12)
- Xabier Loiola nagusi Euskadiko Bolo Txapelketan (2008-11-10)