Asier Urain Euskadiko txapeldun motokrosean

elgoibarren.net 2014ko aza. 13a, 08:27

 
Euskadiko Motokros Txapelketako bederatzi probetatik zazpi irabazita eskuratu du txapela Asier Urain elgoibartarrak, promesa mailan. Denboraldiko azken proban, Quintanamariako motokrosean lortu zuen azken garaipena (ondoko argazkian).




Zallako motor taldeak antolatuta, Quintanamariako motokros txapelketa jokatu zuten joan den urriaren 19, Euskadiko Motokros Txapelketako azken proba puntuagarria. Promesen kategorian (MX85) Asier Urainek lortu zuen garaipena. Urainen urtea izan da aurten. Bederatzi probek osatzen dute Euskadiko Motokros Txapelketa, eta zazpi irabazi ditu pilotu elgoibartarrak. Honenbestez, bera da 2014ko Euskadiko txapelduna.