Antolatzaileek gogorarazi dute bidea ez dela markatuta egongo eta norberak nahi duen lekutik igo ahal izango duela, betiere baserritarrek jarritako itxiturak errespetatuz. Iaz, esaterako, "Egurraren bidetik" egin zuen Larizek igoera, estreinakoz, eta garaipena lortzeaz gainera, probako errekor berria ezarri zuen (27:39). Maite Maiora mendaroarrak dauka emakumezkoetan errekorra (35:43). 2010ean ezarri zuen.
Izenemateak doan izango dira eta interesatuek aurrez (morkaiko@morkaiko.net helbidera idatzita) nahiz zapatuan bertan ere eman ahal izango dute izena, goizeko 10:00etatik aurrera, Kalegoen plazan. Lasterkariak 11:00etan, kanpai-hotsekin batera, abiatuko dira plazako frontoiko frontisetik.
Bost sari banatuko dituzte antolatzaileek goian. (informazio gehiago morkaiko.net)
- 1. sailkatua: txapela eta Mausitxako gazta
- 1. emakumea: txapela eta Mausitxako gazta
- 1. gizon elgoibartarra: Mausitxako gazta
- 1. emakume elgoibartarra: Mausitxkoa gazta
- Aurpegirik onenari saria: Mausitxako gazta
•Azken urteetako irabazleak:
- 2013an Iñigo Lariz
- 2012an Iñigo Lariz
- 2011n Oier Ariznabarreta
- 2010ean Oier Ariznabarreta
- 2009an Oier Ibarbia
- 2008an Josu Arregi
- 2007an Iñigo Lariz
- 2006an Aritz Kortabarria
∞Lotura duten albisteak:
- Iñigo Larizek garaipena eta errekorra Karakateko 20. igoeran, 27:39 (2013-11-16)
- Iñigo Larizek irabazi du Karakateko igoera eta errekorretik hiru segundora geratu da (2012-11-17)
- Karakateko Igoera barrutik ezagutu nahi? (2011-11-22)
- 28 minutu eta 17 segundo, Karakateko Igoerako errekor berria ezarri du Oier Ariznabarretak (2011-11-19)
- Karakatera antxintxika eta aurpegi onarekin gainera!
- Jakin nahi duzue Karakateko Igoeraren historia? (2007-11-16 elgoiBARREN.net)