Abal-emaileen klausulei buruzko hitzaldia antolatu du Stop Kaleratzeak Debabarrenako taldeak Ermuan

elgoibarren.net 2014ko aza. 13a, 13:41

 

Abal-emaileen gehiegizko klausulei buruzko hitzaldia antolatu dute gaurko (azaroak 13), Stop Etxekaleratzeak Debabarrenako taldeak eta Ermuako Ongizate sailak. Jose Mari Erauskinek eta Maite Ortizek, Stop Kaleratzeak plataformako abokatuek, eskainiko duten hitzaldian, plataformakoek irabazi dituzten azken epaiketak izango dituzte hizpide, besteak beste. Ermuko Lobiano kultur etxean izango da.

 

 

 Duela hilabete batzuk, Stop Kaleratzeak eta Stop IRPH plataformek hiru salaketa aurkeztu zituzten Donostiako merkataritza arloko 1. Epaitegian, eta hiru abal-emaile horien klausulak gehiegizkoak zirela frogatzea lortu ostean, abal-emaileen klausulak baliogabetzat jo zituen Donostiako epaitegiak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, garrantzi berezia duen hitzaldia da gaurkoa. Stop Kaleratzeak Debabarrenako kideen esanetan, aiton-amonak, hau da, mailegu-emaleak, haien seme-alabekin batera etxetik kaleratzen ari diren zenbait kasu ematen ari dira, “bankuek ez zietelako azaldu sinatzen ari ziren hipoteka maileguan abusuzko klausula bat jasota zegoenik”. 

 Ermuko Lobiano kultur etxean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita.