
Ikuskizunaren bigarren zatia museoko nabe zentralera mugatuko da. Han, zuzeneko musika, elektronika eta irudien bidez, ikus-entzunezko berri bat sortuko dute. Aitor Nova berak ere parte hartuko du zuzeneko musika jartzen.
Zuzenean joko duten musikaren partiturak, berriz, Jagoba Astiazaran konpositore gazteak sortutakoak dira. Bi sortzaileek goiko bideoan azaltzen dituzte Kataiak ikuskizunaren nondik-norakoak.