Nagusientzako eta umeentzako antzerki bana eskainiko ditu Glu Glu antzerki taldeak asteburuan

elgoibarren.net 2014ko aza. 14a, 14:44

 
Glu Glu antzerki taldeak De cuerpo presente antzezlana taularatuko du gaur (azaroak 14), Herriko Antzokian. Komedia da. Hil ostean, senidez eta lagunez inguratuta hilkutxan dagoen baten istorioa kontatzen du. Domekan, berriz, umeentzako Hiru txerritxoak eta otsoa antzezlana taularatuko du Glu Gluk. 

 

'De cuerpo presente' antzezlaneko aktoreak.

De cuerpo presente (una comedia de muerte) antzezlanean, hil ostean, senidez eta lagunez inguratuta hilkutxan dagoen baten istorioa kontatzen du. Haiek arimarik gabeko hilotza ikusten dute soilik, eta ez dira konturatzen hildakoak han bertan gertatzen den guztia ikusi eta entzun dezakeela. Une batez, munduko pertsonarik onena izango da hildakoa, baina herentzia partitzeko unea iristen denean, denek gehiago esperoko dute, eta orduan hasiko da gatazka. Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Galder Perez, Mari Cruz Melgosa eta Ylenia Baglietto dira protagonistak.

Antzerkia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak www.kutxabank.es webgunean  eta lehiatilan erosi daitezke, 10 euroan (ikasleak edo Gazte txartela dutenek 7 euro)

Hiru txerritxoak antzerkia, domekan

1706636349904 Nagusientzako eta umeentzako antzerki bana eskainiko ditu Glu Glu antzerki taldeak ast

Umeentzako Hiru txerritxoak eta otsoa antzezlana taularatuko du Glu Glu taldeak domekan, Herriko antzokian. Hiru txerritxoek hirigunera bizitzera joatea erabaki dute. Hiriko giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra. umeek 3,5 euro ordaindu beharko dituzte, eta nagusiek 5 euro. 55 minutu irauten du antzezlanak.

*Argazkiak: glugluproducciones.com