Jose Mari Ondartza elkarrizketatu dute Herri People telebista saioan

elgoibarren.net 2014ko aza. 17a, 13:38

 
Jose Mari Ondartza idazle elgoibartarra elkarrizketatu du Ibon Gaztañazpi kazetariak Herri People telebista saioan, orain gutxi kaleratu duen Rio Gorabera izeneko liburuaren harira. (bideoa dauka)

 

 Rio Gorabera hausnarketa lana kaleratu du aurten Jose Mari Ondartza elgoibartarrak, orain arte kaleratu duen bigarren liburua. Gizartearekin kritiko den idazleak, bizitza ikusteko duen modua islatu du liburuan, eta ikuskera berezi hori bertatik bertara ezagutzera etorri zitzaizkion bisitan Elgoibarrera Herri People telebista saiokoak. Ondartzak, hainbat gaitaz duen iritzia ematearekin batera, Mamorro Txinparta aurkeztu zien telebistakoei. Kantuan ere jarri zuten, berak sortu eta liburuan jaso dituen bertsoak kantatuz.

 Euskal Herria osatzen duen jendearen “bizitza eta arima” erakusten ditu Ibon Gaztañazpi kazetariak aurkezten duen ETB1eko programak. Kontatzeko asko duten lagunak, bizimodua ateratzeko modu ezberdinak dituztenak. Horiei guztiei tartetxo bat zabaltzen die Herri People saioak