Herriko 19 kirol taldeek Kirol Federatuaren Saria nori eman aukeratu behar dute abenduaren 5erako

elgoibarren.net 2014ko aza. 18a, 07:46

 
2014ko Kirol Federatuaren Sariak banatuko ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abenduaren 22an. Aurrez, baina, herriko 19 kirol taldeek saria zeini emango dioten jakinarazi behar diote Kirol Patronatuari. Abenduaren 5era arteko epea dute.

 


 2014 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, jokalari ohi, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleei errekonozimendua erakusteko baliatzen ditu Udal Kirol Patronatuak Kirol Federatuaren Sariak.
 Aurten, abenduaren 22an egingo dute sari banaketa ekitaldia, 19:30ean, musika eskolako auditorioan. Herriko 19 kirol klubek parte hartuko dute sarietan, beste horrenbeste sari emanez. Eurei dagokie saritua proposatzea, eta abenduaren 5era arteko epea dute erabakia jakinarazteko.
Era berean, Udal Kirol Patronatuak berak ere banatuko du beste sari bat.