Errigoraren saskiak gaur (martitzena) iritsiko dira Elgoibarrera. Ekimenean parte hartu duen eragile bakoitzak jasotako eskaeren arabera banatuko ditu saskiak, nork bere lekuan. Eskariak e-mail bidez edota kalean egin duten pertsonek gaur arratsaldean eskuratu ahal izango dituzte otarrak Kultur Etxeko Sotoan.
Elgoibarko Errigora ekimenak eskerrak eman nahi dizkie proiektu honetan lagundu edo interesa agertu duten guztiei.
Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatu nahi ditu egitasmo honek, urrunekoen ordez hemengo produktuak kontsumitzeko. Horrez gain, Nafarroa hegoaldean euskara ofiziala ez den zonaldeko euskalgintzari bultzada ekonomikoa eman nahi dio. Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka lema izan du Udazkeneko kanpaina honek eta Nafarroako produktuen saskiak 50 euroan saldu dira.