M a k i n a - e r r e m i n t a r e n mendeurreneko ospakizunen barruan, Kataiak izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute bihar, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan museoan. Aitor Nova musikari elgoibartarraren proiektu honek musika, museoko makinen hotsak eta enpresetan grabatutako irudi zein soinuak uztartzen ditu, makina-erremintaren iragana, oraina eta etorkizuna irudikatuz. Hiru saio izango dira (19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean), eta 30 minutuko iraupena izango dute. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak eskatu behar dira Elgoibarko Kultur Etxean.
Kataiak proiektukoek Facebook sare sozialean duten orrira igo duten entseguetako baten bideoan ikusi eta entzun dezakezue ikuskizunaren aurrerapen bat: