Hekimen Elkartea Legebiltzarrean izan zen joan den astelehenean, azaroak 24, elkarteak aurtengo diru laguntzen inguruan egin duen balorazioa azaldu eta aurrera begira dituen erronkak azaltzeko. Eta, batez ere, beste diru laguntza politika eskatzeko.
Etorkizunera begirako lan ildoetan, finantzaketa publikoa da Hekimenen kezka nagusietako bat, eta finantzaketa hori "zabaldu" beharko litzatekeela azaldu zuen Legebiltzarrean Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak. Ildo horretan, publizitatearen %2 baino ez zen heldu euskarazko herri ekimeneko hedabideetara. Egoerari "buelta ematea" proposatu du Hekimenek.
- Ikusi hemen: Hekimenek Legebiltzarrean eginiko agerraldia osorik
∞Lotura duten albisteak:
- Hekimen: Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaren balorazioa (2013-04-18)
- Mikel Irizar: “Esanguratsua da alfabetatzean eta hedabideetan baliabideei eustea” (2013-03-21)
- A.Barandiaran:"Euskarazko hedabideok elkarrekin egin behar dugu gure gogoeta, etorkizuna irabazteko" (2013-03-07)
- Hekimen sortu da, Euskal Hedabideen Elkartea (2012-11-21)