Zer egin dezakegu Elgoibarko eta Euskal Herriko haurrek eta nerabeek euskaraz gehiago egin dezaten? Euskararen erabileraren gaineko kezka ez da berria gure herrian. Euskaraz dakiten haurren eta nerabeen portzentajeek etengabe gora egiten badute ere, erabilera-datuekin ez da gauza bera gertatzen. Desoreka nabarmena dago dakiten eta egiten dutenaren artean.
Elgoibarko Izarrak, Udalak eta herriko ikastetxeek, beste elkarte eta eragile batzuekin batera, urte asko daramatzate lanean herriko haurrek eta nerabeek euskaraz gehiago egin dezaten. Haien hizkuntza-ohituretan eragitea dute helburua, baina horretarako estrategia argiak behar dituztela azpimarratu dute euskalgintzan diharduten eragileek, eta, estrategia horiek finkatzen hasteko prestatu dute gaurko jardunaldia.
Jardunaldian eskola orduz kanpoko jardueretan zentratuko dira, batez ere, eta haurrekin eta nerabeekin lotura zuzena duten sektore batzuk aukeratu dituzte; sektore horietatik zer egin daitekeen aztertuko dute. Zein da Udalen zeregina haur eta nerabeek euskaraz gehiago egin dezaten? Zer egin daiteke kirol elkarteetatik? Zer egin daiteke kulturaren mundutik? Zein da gurasoen papera seme-alabak euskalduntzeko prozesuan? Sektore bakoitzari aditu batek helduko dio, eta orain arteko lanari segida emateko klabe batzuk jasotzea da antolatzaileen helburua.

•Egitasmoa, hitzaldiak eta hizlariak: (azaroak 28, barixakua)
- 08:45-09:00 Akreditazioa eta dokumentazioa jasotzeko
- 09:00- 09:10 Ongi-etorria
- 09:15-09:25 Jardunaldiaren aurkezpena
- 09:30-09:55 Gure haur eta nerabeak euskaldunak al dira? Kike Amonarriz
- 10:00-10:10 Zer uste dute gure haur eta nerabeek? Ikusentzunezkoa
- 10:15-10:40 Erabileraren ontzia bete. Iñaki Eizmendi
- 10:45-11:10 Atsedena
- 11:15-11:40 Kirola oinarritik euskaraz. Koikili Lertxundi
- 11:45-12:10 Euskal kulturatik bizipoza saretzera. Jose Mari Agirretxe “Porrotx”
- 12:15-12:40 Etxetik plazara. Lorea Agirre
- 12:45-13:10 Zer eta nola egin Udaletik? Iñaki Arruti
- 13:15-13:40 GUREAN BAI proiektuaren aurkezpena. Naiara Martin
- 13:45-14:00 Sinadura ekitaldia eta agurra