Auto bat erori da A8 autobidetik Maltzagako bidegorrian, beste behin ere

elgoibarren.net 2014ko aza. 30a, 13:32

Istripu larria gertatu da Andikanotik Maltzaga arteko bidean, duela hiru aste inguru oso antzerako istripua gertatu zen leku berean. A 8 autobidetik Bilboranzko noranzkoan zihoan auto bat hamar bat metro beherago dagoen bidegorrira erori da. Gainera, erorikoan trenbideko katenaria hondatu du autoak, eta Euskotrenek eten egin behar izan du Elgoibar eta Eibar arteko tren zerbitzua. Anbulantzian eraman dituzte auto barrukoak.

Istripua izan duen autoa Andikano eta Maltzaga arteko bidegorrian.

Duela hiru aste, azaroaren 7an, leku berean eta oso antzerako moduan gertatu zen istripua jazo da gaur, eguerdi aldera, Andikano eta Maltzaga artean. A 8 autobidetik Maltzagako bidegorriraino erori da auto bat, eta bertan dagoen argindar etxearen kontra jo du. Hamar bat metro goraxeago erori zen orain hiru aste beste auto bat. Harek moduan honek ere, trenbidea eta bidegorria banatzen dituen hesian lur hartu du, eta gainera, trenbideko katenaria hondatu du autoak. Hori dela-eta tren zerbitzua moztu behar izan du Euskotrenek Eibar eta Elgoibar artean, eta autobus zerbitzua jarri du abian arazoa konpondu bitartean.

Oraingoz ez daukagu berririk auto barruan zihoazen lagunen osasun egoeraz. Larrialdi zerbitzuetako kidek istripua izan duten lekuan artatu dituzte lehenik eta handik orduerdi ingurura anbulantzian eraman dituzte ospitalera.

1706636295861 Auto bat erori da A8 autobidetik Maltzagako bidegorrian, beste behin ere

1706636295986 Auto bat erori da A8 autobidetik Maltzagako bidegorrian, beste behin ere

1706636296102 Auto bat erori da A8 autobidetik Maltzagako bidegorrian, beste behin ere

 

Lotura duten albisteak: