Elgoibarko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna

elgoibarren.net 2014ko abe. 1a, 12:17


Iaz hasitako bidetik, aurten ere elkarlanean antolatuko dute Euskararen Eguna Elgoibarko hainbat eragilek eta norbanakok. Urte osoan euskaraz bizi nahi duten lagunak batu dira eta Euskarak 365 egun lemapean horixe aldarrikatu nahi dute: euskara ez dela egun bakarreko kontua. (ospakizun programaren egitaraua dauka)

Herri Eskolakoek kalejira antolatu dute Euskararen Egunerako.

Elgoibarko hainbat elkarte, ikastetxe eta erakunde euskaltzalek elkarlanean antolatuko dituzte Euskararen Eguna (abenduak 3) ospatzeko ekintzak, Elgoibarko Udala, Foru Aldundia, eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Euskara ez bada, ez gara. Euskara geu gara lemapean ekintza ugari antolatu dituzte, eta horietako bat flashmoba izango da. Euskaraz bizi nahi dut! flashmob-a dantzatuko dute abenduaren 3an, Kalegoen plazan, Josu Mujika koreografoak zuzenduta, eta antolatzaileek herritar guztiak dantzan jarri nahi dituzte. Joan den zapatuan egin zuten entsegu orokorra, eta makina bat lagun batu ziren ikastolako frontoian. Ekintza gehiago ere antolatu dituzte. Hona hemen egitaraua: 

EUSKARAK 365 EGUN Elgoibarren

Abenduak 3, eguaztena 

  • 9:45 – 11:30 Kalejira antolatu dute Herri Eskolakoek.
  • 10:00 Disko-festa izango dute Lekuederre, Urko DJarekin.
  • 16:30 – 18:00: Argitxo iratxoarekin berbetan (2-5 urteko neska-mutilentzat) Kultur Etxeko sotoan Taupada Antzerki Taldearen eskutik.
  • 18:00: Elgoibarko euskaltzaleon elkarretaratzea Kalebarren plazan.
  • Ondoren, kalejiran irtengo gara herriko kaleetara. 
  • 18:30: Manifestuaren irakurketa eta Euskaraz bizi nahi dut! flashmob-a Kalegoen plazan. *Oharra: Flashmobera, azaldu, mesedez, kolore biziko kamisetak jantzita.   

Bestelako ekintza batzuk

  • Gurasoak eta irakasleak hiztun hitzaldia. Miren Azkarate. Abenduak 2 (19:00),  Musika Eskolan. Elgoibarko Herri Eskolak antolatuta. 
  • Loreak filma, abenduak 5-6-7-8, Herriko Antzokian.
  • Friends animaziozko filma euskaraz. Abenduak 7 (16:30). Herriko Antzokian.
  • Potologuak antzerki-obra, abenduaren 12an (20:30), Herriko Antzokian.
  • Euskaldunak Elgoibarren liburuaren aurkezpena, abenduaren 17an, Kultur Etxeko sotoan (19:00).