Txo, Mikmak Txikia izena dauka da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriak. Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dute pailazoek: Mundua aldatzeko batu dira, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna. Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dute, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diote munduari.
•Sarrerak salgai dagoeneko
Pailazoen eta Txo mikmak indioaren abenturak urtarrilaren 2an ailegatuko dira Elgoibarrera. Ikuskizuynaren bi saio eskainiko dituzte Herriko Antzokian: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak, Kutxaren bidez jarriko dituzte salgai abenduaren 15etik aurrera; www.kutxa.net helbidean. Sarrerak 10 euro balio ditu helduentzat, eta 8 euroan eskuratu ditzakete haurrek. Gehienez lau sarrera salduko dituzte pertsonako.
• Informazio gehiago: katxiporreta.com