Eibarko San Andres Azokako sari nagusiak elgoibartarrek irabazi dituzte aurten. Posturik onenak saritzen dituen lehiaketan, barazkien kategorian, Peio Rubioren postuari eman zion lehen postua epaimahaiak. Alejandro Arrieta eta Ezozi Etxebarria sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Fruta posturik onenaren saria, berriz, Tomas Mayorari eman zioten. Ogirik onena ere saritu zuten, eta Elorriora joan zen saria, Maite Leanizbarrutiaren eskuetara, hain zuzen ere. Eztisaltzaileen artean, irabazleak Aitor Otegi eta Eugenio Elorza izan ziren.
Gazta lehiaketa ere egin zuten eta Elgoibarko Mausitxa baserrikoek lehiaketara aurkeztutako gazta alea izan zen onena epaimahaikideen iritziz.