Elgoibarko institutuko pareten barruan talentudun pertsona asko dagoela argi geratu da gaur Herriko Antzokian eskaini duten euskararen aldeko jaialdian. Bertsoak, balleta, dantza garaikidea… era guztietako adierazpen artistikoak eskaini dituzte Batxilergoko ikasleek. Ikasleak bakarrik ez, irakasleak ere igo dira oholtza gainera. Markos Untzeta izan da horietako bat. Institutuko irakaslea izateaz gainera, abeslaria ere bada da eta duela gutxi kaleratu du bere laugarren diskoa: Seinaleak. Bakarka, bere ahots, gitarra eta ahosoinuaren laguntza soilaz, Woody Guthriek 30eko hamarkadan ibili zuen bidea hartu du Untzetak azken lan horretan, eta azken lan horretako zenbait abesti jo ditu zuzenean ikasleen aurrean.
Bihar DBHko ikasleen txanda izango da. Horiek ikastetxe barruan ospatuko dute Euskararen Eguna. Besteak beste, flashmoba egingo dute, euskararen aldeko manifestua irakurri, pintxoak egin e.a.
•Argazkiak:
∞Lotura duten albisteak:
- 'Euskaraz bizi nahi dut!' flashmob-a, Euskararen Nazioarteko Egunean (2014-11-12)
- Aldarrikapena eta jaia eskutik Euskararen Egunean (2013-12-03)
- 'Euskarak 365 egun' kanpainarentzako atxikimenduak batzen hasiko dira (2013-11-22)
- Mendaro dantzan jarri zuen euskararen aldeko 'flasmob'-ak (2012-12-04)