Elgoibarko hainbat elkarte, ikastetxe eta erakunde euskaltzalek elkarlanean antolatuko dituzte Euskararen Eguna ospatzeko ekintzak. Elgoibar Ikastolakoek (ikus argazki bilduma) eta institutukoek ikastetxe barruan ospatu dituzte goizean Euskararen Egunerakoko prestatu dituzten ekintzak, eta Herri Eskolakoak, berriz, kalean ibiloi dira. Arratsaldean izango dute segida ospakizunek (egitaraua beherago ikus dezakezue)
•ARGAZKIAK: Euskararen Eguna Elgoibarren eta Mendaron:
•EUSKARAK 365 EGUN Elgoibarren
Abenduak 3, eguaztena
- 9:45 – 11:30 Kalejira antolatu dute Herri Eskolakoek.
- 10:00 Disko-festa izango dute Lekuederre, Urko DJarekin.
- 16:30 – 18:00: Argitxo iratxoarekin berbetan (2-5 urteko neska-mutilentzat) Kultur Etxeko sotoan Taupada Antzerki Taldearen eskutik.
- 18:00: Elgoibarko euskaltzaleon elkarretaratzea Kalebarren plazan.
- Ondoren, kalejiran irtengo gara herriko kaleetara.
- 18:30: Manifestuaren irakurketa eta Euskaraz bizi nahi dut! flashmob-a Kalegoen plazan. *Oharra: Flashmobera, azaldu, mesedez, kolore biziko kamisetak jantzita.
Bestelako ekintza batzuk:
- Gurasoak eta irakasleak hiztun hitzaldia. Miren Azkarate. Abenduak 2 (19:00), Musika Eskolan. Elgoibarko Herri Eskolak antolatuta.
- Loreak filma, abenduak 5-6-7-8, Herriko Antzokian.
- Friends animaziozko filma euskaraz. Abenduak 7 (16:30). Herriko Antzokian.
- Potologuak antzerki-obra, abenduaren 12an (20:30), Herriko Antzokian.
- Euskaldunak Elgoibarren liburuaren aurkezpena, abenduaren 17an, Kultur Etxeko sotoan (19:00).
∞Lotura duten albisteak: