Uxue Mancisidorrek irabazi du Elgoibarko Izarraren esaldi lehiaketa

elgoibarren.net 2014ko abe. 4a, 08:35

 
"Nire ahotik zure belarrira" esaldiarekin irabazi du Uxue Mancisidorrek (ondokon argazkian) Elgoibarko Izarrak Euskararen Egunaren harira antolatu duen esaldi lehiaketa.

 


DBH eta Batxilergoko ikasleentzako esaldi lehiaketa antolatu zuen Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Euskararen Egunaren harira, eta Uxue Mancisidorrek aurkeztutako esaldi batek irabazi du lehiaketa. "Nire ahotik zure belarrira" izan da esaldi irabazlea. Elkarteko arduradunek kamisetak atera dituzte lema horrekin, eta Euskararen Nazioarteko Egunean jantzi ahal izan dituzte gazteek estreinakoz.