Oraingoz, Interneteko erabiltzailean barren.eus klikatzen bada,
barren.eus zaharrera bideratuko da erabiltzailea, baina abenduaren 24an
webgune berria aurkeztuko du Barrenek eta une
horretan zuzenean sartuko dira erabiltzaile eta bisitariak Barren.eus
berrira.
Atzo aktibatu ziren orain arte
erregistratutako ia 1.300 ‘.eus’ domeinuak eta horien artean dira gureak. Lehen fasean, 92 aitzindari aurkeztu ziren
eta 100 izan ziren aktibatutako domeinu-izenak. Azaroan amaitu den
bigarren fasean, fase irekian, beste 1.200 domeinu-izen erregistratu
dira, tartean elgoibarkoizarra.eus eta barren.eus.