Erdiguneko kaleetan eta herriko hainbat eraikin esanguratsutan jarri dituzte argiak, besteak beste, Kultur Etxean, San Bartolome parrokian, udaletxean eta San Lazaro egoitzan. Horrez gain, Eguberriekin zerikusia duten eszenografiak egin dituzte argiekin Osasun Zentro aurreko berdegunean, Santa Ana kaleko eta Maalako errotondetan, Santa Klarako komentuan eta Giza Eskubideen parkean.
Aurreko urteetan moduan, LED motako argiak erabiliko dituzte aurten ere, eta horri esker, argiaren kontsumoan aurreztuko dute. Errege Egunean itzaliko dituzte argiak.