Euskaraz ez dakiten gurasoentzako hitzaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak

elgoibarren.net 2014ko abenduaren 15a

Euskaraz ez dakiten gurasoek euren umeei eskolako lanetan lagundu ahal izateko hitzaldia antolatu du Atxutxiamaikaren kiribilduz egitasmoak gaurko (abenduak 15). Nola lagundu seme-alabei? izan ohi da guraso askoren kezka, eta horri erantzuten saiatuko dira kafe-tertulia formatoko hitzaldian. Gaztelaniz izango da hitzaldia

 

 Iñaki Eizmendik (goiko argazkian) eskainiko du hitzaldia, kultur Etxeko sotoan, 18:30ean. Eizmendi gizarte hezitzailea da, euskaltzalea eta Ebete egitasmoaren sortzailea. Urteak daramatza euskalgintzan lanean eta azken bostak Ebete egitasmoari (www.ebete.org) lotuta eman ditu: euskararen erabilera sustatzeko baliabide eta tresnak eskaintzen dizkie guraso eta irakasleei. Gaurkoan ere hainbat aholku praktiko eskainiko dizkie euskaraz ez dakiten gurasoei, euren umeei eskolako lanetan lagundu ahal izateko.