'Elgoibar.Garai gatazkatsu baten kronika. 1765-1825' izenburuko liburua aurkeztuko dute hilaren 26an

elgoibarren.net 2014ko abe. 23a, 10:49

Pello Arrietak eta Javier Elorzak argitaratu dute, elkarlanean, Elgoibar. Garai gatazkatsu baten kronika. 1765-1825 izenburuko liburua. Urte horietan lurralde gatazkak eta liskarrak izateaz gain, gerrak eta inbasioak ere jasan zituen Elgoibarrek eta horien kontakizuna ere egin dute, hein handi batean Ignazio Bartolome Muguruza Iriondo pertsonai ilustreak bere garaian Madrilera bidalitako agiri grafiko baten arrastoan egindako ikerketa-lana baliatuta.

 


Madrilgo Liburutegi Nazionalean aurkitutako Elgoibarko plano batean dago liburuaren iturburua.

Hilaren 26an, barixakuan, aurkeztuko dute liburua, Musika eskolako auditoriumean (19:00), baina aurrez hainbat argibide eman dizkigu Pello Arrietak.