Herritarrek eta irakurleek albisteen gaineko iritzi eta komentarioak egin ahalko dituzte. Gainera, emandako notiziak osatu edo zuzentzeko aukera ere badago. Hala ere, iritziak eta komentarioak egiteko orduan, arau batzuk bete beharko dira:
Moderazio irizpideak
Printzipioz, albisteen gainean izan daitezkeen komentarioak, iritziak eta informazio osagarriak moderatu gabe igaroko dira. Espero dugu irakurleek zentzuarekin erabiliko dutela aukera hau, errespetuzko iritzi trukea eta benetako adierazpen askatasuna posible izan dadin.
Eztabaidetan parte hartzeko arauak
- Ez dugu onartuko irainik, eta errespetuz idaztea eskatzen dizugu.
- Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
- Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean.
- Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
- Publizitate mezuak ez dira onartuko.
- Eskertuko dizugu izen-abizenekin idaztea, ahal duzula behintzat.
- Elgoibarren.net-ek eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela erabakiz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, elgoibarren.net-ek eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.
- Elgoibarren.net-ek ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
- Etorkizunean, elgoibarren.net-ek arau hauek aldatu edota zabaltzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.
- Komentarioak eta bestelako parte hartzeak euskaraz egin behar dira.
Elgoibarren.net-ek eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak ez dute beren gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.{jcomments off}