Oraingoz, Interneteko erabiltzailean barren.eus klikatzen bada, barren.eus zaharrera bideratuko da erabiltzailea, baina abenduaren 24an webgune berria aurkeztuko du Barrenek eta une horretan zuzenean sartuko dira erabiltzaile eta bisitariak Barren.eus berrira.
Atzo aktibatu ziren orain arte erregistratutako ia 1.300 ‘.eus’ domeinuak eta horien artean dira gureak. Lehen fasean, 92 aitzindari aurkeztu ziren eta 100 izan ziren aktibatutako domeinu-izenak. Azaroan amaitu den bigarren fasean, fase irekian, beste 1.200 domeinu-izen erregistratu dira, tartean elgoibarkoizarra.eus eta barren.eus.