Egunez aldatu badute ere, urteari agur esateko antolatu duten jaialdia bere horretan mantendu dutela jakinarazi dute EiTBko arduradunek. 20:00etatikn hasi eta gauerdi inguruan amaituko da jaialdia.
Egunez aldatu badute ere, urteari agur esateko antolatu duten jaialdia, oro har, bere horretan mantendu dutela jakinarazi dute EiTBko arduradunek, eta aurreratu dutenez, datozen egunetan emango dituzte xehetasun gehiago.
Lau orduko jaialdia prestatu du dute, 20:00etatik 24:00etara bitartean, baina urtearen azken egunean emango duten grabazioa 21:00etatik 22:00etara egingo dute. San Bartolome parrokiako ordularia orduz aldatuko dute, eta 23:00etatik 24:00etara izango balitz bezala egingo dute grabazioa. EITBkoek txapelak eta bestelako apaingarriak banatuko dituzte, festa giroa erabatekoa izan dadin. Su artifizialik ere ez da faltako eta argiztatu egingo dute parrokia, San Bartolome egunean egin zutenaren antzera.
Euskal Telebistako aurkezle eta aurpegi ezagunak etorriko dira Elgoibarrera. Oihan Vega DJak girotuko du gaua eta Euskal Herriko ahots talde onena bilatzen duen ‘A ze banda!’ saioko finalistak ere etorriko dira Elgoibarrera.