Arratsaldean, Maite Maiora korrikalaria omendu zuten herritarrek, herri-kirol saioa hasi aurretxoan. Frontoia bete egin zen herri-kirolen saiorako eta merezitako omenaldia jaso zuen bai Maite Maiorak berak. Txalo zaparradaz hartu zuten mendaroarrek, era berean, Idoia Etxeberria, 100 kiloko kopa harriarekin marka berria ezarri zuen harri-jasotzaile oriotarra.
Baserritar jantzi dotoreenen sariak Pedro Perezek eta Maria Etxabek irabazi zituzten.