Gaur aurkeztu dute 2014 Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta lehiaketa. Elgoibarko Udalak eta Kalamuak antolatu dute lehiaketa, zazpigarren urtez. Gabon Zahar Feria egunaren barruan egingo dute abenduaren 27an, udaletxeko Pleno Aretoan. Egunean bertan, 13:30ak aldera, emango dute jakitera Euskal Herriko urteko gaztarik onena zein izan den. 1.500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.
Aurten, hamar gaztagilek lortu dute lehiaketaren bat edo gehiago irabaztea eta horiek bakarrik izango dute lehiaketara gazta bat aurkezteko aukera (iaz bederatzi gaztagile izan ziren). Honako hauek dira aurten lehiaketaren bat irabazi duten gaztagileak:
2014an irabazitako txapelketak
- J.M. Ansola-Mausitxa (Elgoibar): Plentzia (2014-08-17) eta Eibar (2014-11-30)
- Hermanos Audikana (Gereñu): Araia (2014-08-15), Intxaurrondo (2014-09-13), Agurain (2014-10-07) eta Trucios (2014-11-01)
- Joseba Insausti (Ordizia): Bilbo (2014-06-14) eta Elgoibar (2014-08-30)
- Ricardo Remiro (Eulate): Uharte-Arakil (2014-08-31)
- Jon Etxebarria (Zeanuri): Bergara (2014-09-13), Hondarribi (2014-10-19) eta Euskal Herriko txapelketa (2014-10-25)
- Larrabe, S.C. (Aguiniga): Gernika (2014-10-27
- Igor Txurruka (Markina-Xemein): Axpe (2014-09-27) )
- Mari Carmen Murua (Ordizia): Ordizia (2014-09-09)
- Aizpea (Olaberria): Deba (2014-01-04) eta Azpeitia (2014-07-25)
- Francisco Jabier Muñoa (Zerain): Legazpi (2014-09-07)
•Maridaje afaria Belaustegin
Gazta txapelketari lotuta, lehiaketarekin batera jaio zen ohiturari eutsiz, maridaje-afaria antolatu dute Belaustegi jatetxean, Idiazabal gazta eta goi mailako ardoak uztartzeko. Abenduaren 20an, zapatua, izango da afaria, eta guztira bost plater dastatzeko aukera egongo da, Arrieta Lanviego ardandegiko ardoekin eta olioarekin batera. Belaustegi jatetxean eman daiteke izena (943 743 102). Aditu batek janaria eta ardoa nola uztartu behar diren azalduko du. Afariaren prezioa 55 euroan (BEZ eta autobusa barne) jarri dute. Autobusa 21:15ean irtengo da Eibartik eta 21:30etan Txankakoa zubi paretik.