'Elgoibarko hiri bilakaera' liburua aurkeztuko du Luis Ulazia arkitektoak

Barren.eus 2014ko abe. 22a, 08:52

Elgoibarko hiri bilakaera izenburuko liburua aurkeztuko du Luis Ulazia arkitektu elgoibartarrak gaur (abenduak 18), Elgoibarko kultur Etxean (19:00). Ulaziak 73 urte ditu eta 1981. urtetik 2000. urtera bitartean udal arkitektoa izan zen.

 

Elgoibarko hiri bilakaera izeneko liburuan, XX. mendeko azken bi hamarkadetan Elgoibarren hirigintza alorrean egin diren obren errepasoa egiten du Luis Ulaziak, irudiz eta planoz lagunduta, eta kritiko agertzen da egindako lan askorekin. Bera, Elgoibarko udal arkitektoa izan zen 1981. urtetik 2000. urtera bitartean.