Haur krosa antolatu du Mendaroko Txirrindulari Elkarteak zapaturako

Barren.eus 2014ko abe. 22a, 09:04

Hirugarren urtez jarraian, Eguberrietako Haur krosa antolatu du Mendaroko Txirrindulari Elkarteak, haurren artean kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz. Zapatuan, hilaren 20an izango da, Mendarozabalen, 17:00etan, eta izenemateak lasterketa hasi baino orduerdi lehenago egingo dira han bertan.

 
Izenematea doan izango da eta partehartzaile guztiek domina eta gozoki poltsa bana jasoko dituzte bukaeran. 2003. urtetik 2009ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, eta lasterketak adinka egingo dituzte. Iazko Haur Krosean ehun ume inguruk hartu zuten parte.