Salgai dago Elgoibarko Izarrak prestatu duen 'Euskaldunak Elgoibarren' liburua

Barren.eus 2014ko abe. 22a, 09:13

Atzo aurkeztu zuen Elgoibarko Izarrak Euskaldunak Elgoibarren liburua. Kultur Etxeko sotoan, 60 lagunen aurrean, besteak beste, Elgoibarko Izarrako presidenteak, liburuaren babesleek (Danobat eta Udala), liburua idatzi duten sei lagunek, eta liburuan azaltzen diren pare bat protagonistek hitz egin zuten. (argazkiak dauzka)

 Elgoibarko Izarratik esan digutenez, uste baino gehiago kosta zaie lana amaitzea, baina oso gustura daude azken emaitzarekin. Liburuak 10 euroko prezioa izango du (8 euro, elkarteko bazkideentzat), eta Elgoibarko Izarran, BARRENen eta Pitxintxun egongo da salgai.

2014-12-17 euskaldunakelgoibarrenlibaurk4 2014-12-17 euskaldunakelgoibarrenlibaurkhizlariak