Azken urteotan bezala, kantuan hasiko dute eguna Elgoibarko Izarrako kideek. 9:15ean hasiko dute diana Kalegoen plazan, eta kantuan pasatuko dituzte Elgoibarko kaleak. Ondoren, 11:30ean Olentzero eta Mari Domingiren kalejira hasiko da. Kalegoen Plazan hasi, San Bartolome kaletik pasa eta Kultur Etxean dantza herrikoiak egingo dituzte. Errosario
Kaletik jarraitu eta Kalegoen Plazan amaituko dute ibilbidea. Segidan, humeen gutunak jasoko dituzte.
Mendaron, 11:00etan
Azpilgoetan hasiko dute kalejira 11:00etan, Mañuskako iturri ondoan. Handik Garagartzaruntz abiatuko dira, Plaza gurutzatu eta txaletetatik aurrera pasata, San Josera iritsiko dira. Frontoian amaituko dute ibilbidea, eta han jasoko dituzte umeen gutunak. Segidan, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte.