150 lagunek korrika esan diote agur urteari Mendaron estreinako San Silbestre lasterketan

Barren.eus 2015ko urt. 1a, 22:06

Estreinako aldiz egin da aurten Mendaron San Silbestre eguneko lasterketa, eta antolatzaileek, Mendaroko Txirrindulari Elkarteko lagunek, aitortu dute aurreikuspen onenak ere gainditu dituztela parte-hartzeari dagokionean. (argazki bilduma dauka)

 

 150 lagun batu ziren guztira atzo urteari korrika agur esateko, eta giro ezinhobea sortu zen herriko kaleetan. 2,5 kilometroko zirkuitoari bi itzuli eman zizkioten, aurrenekoa denek batera, eta bigarrengoa, nork bere erritmora. San Silbestre lasterketa aitzakia hartuta, asko izan dira azkeneko egunetan korrika egitera animatu direnak, eta herriko emakume batzuk taldea ere sortu dute, elkarrekin entrenatzeko. Aurreneko helburua beteta, pozik ziren atzo guztiak. 

ARGAZKIAK: