Markel Olano Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak Elgoibarko industria sektoreko lau enpresabururekin bildu da gaur goizean. Rodisa, Alkorta, Danobat eta Goratu lantegiko nagusiekin egin du bilera Goratun bertan, enpresa horiek dituzten beharrak ezagutzeko. Alfredo Etxeberria alkatea, Rikardo Garate hirigintza zinegotzia, Ane Beitia euskara zinegotzia eta Udal Hauteskundeetarako EAJren alkategaiak eta Bittori Zabala Berdintasun zinegotziak ere hartu dute parte bilera horretan.
Segidan, Elgoibarko Lanbide Heziketa zentroak bisitatu dituzte. Meka Albitxurin eta IMHn izan dira, besteak beste, Asmaola proiektua ezagutzen.
Eguerdian Sallobenteko elkartean bazkaldu dute.