Elgoibarko Udalak 178.810 euro inbertituko ditu Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen pasabidea egiten. Joan den irailaren 5ean hasi zituzten pasabide zaharra eraisteko lanak eta gaur zabalduko dute 634 errepidea gurutzatzeko oinezkoentzako pasabide berria. Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, hamazazpi metro ditu pasabideak, eta irisgarritasuna hobetzeko igogailua jarri diote Olasoko aldean.
San Rokeko pasabidea
Estazio kalea eta San Roke auzoa lotuko dituen pasabidea eta igogailuak egiteko lanak ere “bide onetik” doazela jakinarazi du Ricardo Garate Hirigintza zinegotziak, eta “hilabeteko epean” amaituta egongo direla adierazi du.