Igogailua jartzeko lanak direla-eta itxita egongo dira zenbait kale eguenera arte

Barren.eus 2015ko urt. 13a, 13:12

Estazio kalea eta San Roke auzoa lotuko dituen igogailuaren obrak direla-eta, Bernardo Ezenarro kalearen zati bat eta Trenbide kaletik San Rokerako sarbidea itxita egongo dira. Eguen arratsaldera arte egongo dira itxita, Hirigintza sailetik jakinarazi dutenez.

Igogailuaren motore elektrikora indarra eramateko lanetan dihardute behargiñek, eta horretarako Trenbide kalea zulatu behar izan dute. Lan horiek irauten duten bitartean, trafikoan aldaketak izango dira. Hala, Bernardo Ezenarro kalearen zati bat, Anbulategitik hasten den aldapa, hain justu, itxita dago, eta Trenbide kalea ere itxita dago San Rokera joateko. 

Artzamendi eraikuntza enpresako behargiñek joan den urriaren amaieran hasi zituzten Estazio kaletik San Rokerako igogailua jartzeko lanak, eta Hirigintza zinegotzi Ricardo Garateren esanetan otsail erdialderako amaituko dituzte lanok. 

Bi igogailu eta pasabide bat jarriko dituzte, Trenbide kaletik San Rokera arte dauden hamar metroko altuera gainditzeko. 302.348 euroko aurrekontua dauka obra honek.

 
2015 01 13 igogailuaobretantrenbide  2015 01 13 igogailuaobretantrenbide2
2015 01 13 igogailuaobretantrenbide3