Elkartasunetik konpromisora lelopean egingo dute Libre Eguna Elgoibarren, urtarrilaren 24an. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, besteak beste, azken hilabeteotan Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatu dituzten bi makroepaiketetan auzipetutakoei, tartean Ainara Ladroni eta Joseba Zinkunegiri, babesa eskaintzeko eta libre nahi dituztela aldarrikatzeko antolatu dute Libre Eguna. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera eta egun horretan laranjaz jantzita irteteko eskatu dute antolatzaileek. Ondoko irudian ikus dezakezue Libre Egunerako prestatu duten egitaraua.
• Mobilizazioak
Asteleheneko polizia operazioaren ondotik, manifestazioa antolatu dute zapaturako (urtarrialk 17) Donostian, eta hara joateko autobusa antolatu dute Elgoibarren. King-Kongeko autobus geltokitik irtengo da, 16:00etan, eta Jai Alain eta Iturri tabernetan eman beharko da izena.