Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidentea Elgoibarren izan da

Barren.eus 2015ko urt. 14a, 16:48

Makina –erremintaren sektorean egiten diharduten lana bertatik bertara ezagutzera etorri da gaur Arantza Quiroga, Alderdi Popularreko Euskadiko presidentea. Danobati bisita egin ostean, makina erremintaren museoan eta IMHn izan da.

 

 Danobatek Arriaga industriagunean dituen instalazioak bisitatu ditu lehenik Arantza Quirogak (Irun, 1973), eta handik IMH Lanbide Heziketako zentrora eta Makina Erremintaren Museora joan da gero, Francisco Javier Nuñez Elgoibarko PPko zinegotziaren laguntzarekin. Ikastetxeko zein museoko arduradunen azalpenak jaso ditu PPko buruzagiak eta baita Xabier Ortueta AFMko zuzendari nagusiarenak ere.