Elgoibarren gehiengo osoz irabazi zituen Udal Hauteskundeak EAJk. Bederatzi zinegotzi eskuratu zituzten jeltzaleek, EHBilduk sei, eta PSE-EEk, berriz, bi. Gaurko osoko bilkura berezian, Nerea Alustiza PSE-EEko alkategaiak uko egin dio alkate hautagaitzari, eta alderdiaren babesa erakutsi dio EAJri. Hortaz, honela geratu da bozketa: Ane Beitiak hamar boto jaso ditu eta Jose Luis Ibarzabalek sei. Zinegotzi batek boto txuria eman du.
Honela geratu da, beraz, Elgoibarko Udal Gobernua:
- EAJk alkatea eta zortzi zinegotzi izango ditu: Ane Beitia (alkatea), Iosu Arraiz, Maialen Gurrutxaga, Gorka Garaizabal, Bittori Zabala, Andrea Arriola, Blanca Larrañaga, Ioseba Arrizabalaga eta Unai Arizmendiarrieta.
- EHBilduk sei zinegotzi izango ditu: Jose Luis Ibarzabal, Iñaki Larrañaga, Mireia Isasmendi, Miren Arrate Arrieta, Joseba Osoro eta Jon Peli Uriguen.
- PSE-EEk bi zinegotzi: Nerea Alustiza eta Fernando Suarez.
• Sonia Garciaren bigarren agintaldia Mendaron
Mendaron, aldiz, EHBilduk irabazi zituen hauteskundeak gehiengo osoarekin, eta Sonia Garcia izango da berriro alkate, EHBilduko zinegotzien botoei esker. Bost zinegotzi izango ditu koalizioak, eta EAJk, berriz, lau. Honela osatu dute Mendaroko Udal Gobernua:
- EHBildu: Sonia Garcia (alkatea), Borja Rodriguez, Aitor Basurto, Zitoritz Urain, Iñigo Bastida.
- EAJ: Irune Berasaluze, Maite Apellaniz, Iñaki Arregi, Anjel Maria Iriondo.