Osasun-informazio zerbitzuak eskaintzen dituen IASIST taldeak antolatzen ditu TOP 20 sariak. Atal desberdinetan onenak diren edo praktika eredugarriak dituzten ospitaleak eta klinikak nabarmentzea da saien helburua, eta Espainiar estatuko 155 zentrok hartu dute parte aurten, 16. ekinaldian. Horietatik 76k lortu dute izendapenen bat edo gehiago (ikus hautagaien zerrenda). Guztira 63 sari banatuko dituzte azaroaren 24an Madrilen egingo duten sari banaketa ekitaldian. Gipuzkoak bi hautagai ditu: Donostiako Ospitalea eta Debabarrenako ESI. Azken horren barruan dago Mendaroko Ospitalea.
Hogei ospitale onenen artera, hau da, TOP 20ra, iritsi ez arren, hautagaitza lortzeak ospitale horiek guztiak onenen artean daudela esan nahi duela adierazi dute antolatzaileek. Praktika on eta eredugarritzak har daitezkeen kudeaketa sistemak identifikatzea eta ebaluazio prozesuan emaitza onenak lortu dituzten ospitaleak saritzea dela euren asmoa gaineratu dute.