Zapatuko entsegua 14:00etan hasiko den arren, elkarte eta erakunde bakoitzeko ordezkariak 13:30ean azaldu behar dira dagozkien tokietara. Azaroaren 28an, berriz, 13:00etan hasiko da lip-dub-a, eta ordezkariak 12:30ean egon behar dira lekuan.
Aitor Novaren musika eta Uxue Alberdiren letra dauzkan Beitxu Beitxu! abestia oinarri hartu eta bideo kamera mugikorrarekin Maalatik Kalegoen plazara ateko ibilbidea grabatuko dute azaroaren 28an herritarrek eta elkarte zein erakundeetako ordezkariek lip-dub bat eginez.
•Elgoibartarron euskalduntasuna aldarrikatzea
Elgoibarko 365 ekimeneko talde eragileak jakinarazi duenez, egitasmo honen helburua da elgoibartarron euskalduntasuna aldarrikatzea eta euskaldunak izan nahi dugula esateko beste modu bat da. Iazko aldarrikapena flashmob baten bidez egin zuten, eta lip-dub formatuaz baliatuko dira aurten. 60 elkarte eta erakundetako ordezkariek hartuko dute parte, batez beste elkarte bakoitzetik 15 kidek, 900 guztira. Horiez gain, gainontzeko herritarrek ere lip dubarekin bat egiteko aukera izango dute Maalan, hasieran; San Frantzizko iturrian; eta Kalegoen plazan. Jende guztia Kalegoen plazan bildu behar da, lip dub-a plazara iristen denerako. Kalegoen plazan izango da jai amaiera.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Eguenean hasiko dira 'Beitxu, beitxu!' kantaren koreografia ikasteko saioak (2015-11-03)
- 'Beitxu, beitxu!' kantuaren leloaren koreografia aurkeztu dute(2015-10-23)
- ‘Beitxu, beitxu!’ rumba doinuko kantua aurkeztu dute eta euskararen “manifestu baikorra” egin(2015-10-09)
- Dagoeneko 49 elkarte-erakundek esan dute parte hartuko dutela aurtengo ‘Euskarak 365 Egun’ ekimenean (2015-05-28)
-
Lip-dub-a eta bazkari herrikoia prestatzen ari dira ‘Euskarak 365’ ekimenaren barruan (2015-05-14)
-
Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)
- Euskararen aldeko oihuak hartu du Elgoibar (2014-12-03)