Joan den astean Parisko atentatuen harira egindakoaren bidetik, Elgoibarko Udalak Malin izandako atentatua “irmotasunez” salatzeko bost minutuko kontzentrazio isila deitu du gaurko, Iñigo Urkullu lehendakariak eta EUDELek egindako deialdiarekin bat eginez.
Protesta ekintza honen bidez, Bamakoko Radisson Blu Hotelak jasan zuen erasoan izan ziren biktimen senide eta adiskideei bere elkartasuna adierazi nahi izan die Udalak.